UP-O ROGAINE



Zertan datza orientazio froga bat?

Irtetzeko ordurarte ez dakigu norantza joan beharko garen. Irteerarekin batera, mapa hartu eta bertan Kontrol Puntu batzuk ikusiko ditugu markatuta zirkulu batzuen bidez. Zirkulu hoietako bakoitzak tokian egongo den baliza bat errepresentatzen du. Bertara joan, kontrol txartela balizan egongo den pintza zulatzaile batekin markatu eta hurrengo Kontrol Puntura...


Zer da Rogaine bat?

Taldean egin ohi den orientazio froga bat da. 2-5 lagun talde bakoitzean. Denak ordu berean irten eta gehienezko ordu bat izaten dute. 3, 5, 7 edota egunak. Taldekide guztiak elkarrekin joan behar dira
eta beraiek erabakitzen duten kontrol puntuetatik pasako dira. Ordu barruan heltzen direnen artean zenbat eta kontrol puntu gehiagotik pasatu orduan eta puntuazio handiagoa du taldeak.


Up-O Rogaine Herrikoiaren berezitasunak.

Areatzak Kirol Kultur Batzordeak "AKKB" eta Arteako Kirol Kultur eta Euskara Taldeak "AKKT"-ren artean antolatu dugu froga hau.
Froga hau orientazioan berriak direnentzat pentsatuta dago. Kontrol Puntu asko daude ipinita eta orientazioa erraza da.
3 ordu gehienez ipini dugu gaztetxoen partehartzea bultzatzeko. Taldeetan neska eta mutilak egon daitezke, ez da kategoria desberdinik egongo.
Desnibela aukeratzen duzun ibilbidearen arabera izango da. Froga hau ez dago pentsatuta korrika egiteko, baina korrika ere egin daiteke.
Froga bukatutakoan helmugakoei kontrol txartela eman, dutxatu eta bazkaltzeko: PARRILLADA
Ez da irabazleentzako saririk izango, baina partehartzaile guztien artean opariren bat sorteatuko dugu bazkarian zehar.








       IRTEERA
     Areatzako plazan.


       PROGRAMA

     9:00etan taldekideen harrera zabalduko da
     9:45etan azalpen labur bat
     10:00etan froga hasiko da
     13:00etan helmugan egon beharra dago
     14:30 "parrillada"
     16:30 Greko-erromatar borroka erakustaldia


       DUTXAK
     Dutxatzeko aukera egongo da.








      IZEN EMATEAK
     Taldekide bakoitzak 10€, 5€ AKKT edo AKKB bazkidea bazara.